EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA – M8
Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogorarazteko eguna dogu M8-a.
Gure herriko komertzioen erakusleihoetan emakume erreferenteen (garai guztietako emakumeak) erakusketa egitea da gure asmoa.
Helburua gure herritarrentzako, batez be, gure gazteentzako inspirazio iturri bat izatea da
Era berean, Goiko plazako eta Lamerako kioskoak Emakume erreferenteren kartelarekin bete dogu.
Ekintza honetan, Herriko komertzioak, Udala eta ikastetxeak parte hartu dabe
Martxoaren 4tik 9ra — Komertzio bakotzak erreferentziazko emakume baten argazkia eta informazioa ikusgai izango dau erakusleihoan. Martxoak 8 — Expo pop up batean irudikatutako emakume guztien irudiak bilduko dira Lamerako eta Goiko plazako kioskoetan.