Botika Gabilondo

Nardiz tar jon, 4, 48370, Bermeo

946880134

https://farmaziagabilondo.com/

TRADIZIOAREN ETA ETORKIZUNAREN ARTEAN

2021ean Gabilondo farmaziak 200. urteurrena ospatuko dau

Bazenekien Bermeoko Gabilondo farmazia Bizkaiko zaharrena dala?

XVIII. mendeko azken hamarkadan ireki zauen ateak (1789) eta orain arte etengabe irekita egon da. Itxasne Gabilondoren familiak, Bermeoko Gabilondo farmaziaren titularrak, gidatu dau beti, eta orain Itxasneri dagokio etorkizunari begira historia gordetzeko ardura.
Gaur egun, farmazian taldean lan egiten dabe, eta oso argi daukate jarraitu beharreko bidea dala prestakuntza eta erronka berrietara egokitzea.
Haientzat, leialtze-sistemarik onena tratu ona eta denbora eta arreta eskaintzea da. Euren hizkuntza euskara da eta eguneroko tratu pertsonalean eta sare sozialetan hori ikusarazten dabe.
Bere farmaziak bere garaiko ordu asko bete dauz, espiritu kritiko-zientifikoa bizirik mantentzea oso garrantzitsua dala uste dau. Horregatik, Itxasne SEFAC edo OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea) bezalako elkarteetako bazkidea da.
Arreta pertsonalizatuko gune bat izatea funtsezkoa izan da arreta hurbilagoa emateko eta komunitate-jarduerak egiteko.
200 urteko tradizioa eta etorkizuna. Beraiekin ospatzera gonbidatzen deutsue.
Botika ITXASNE Gabilondo