Gau beltza edo arimen gaua, gure betiko jaia da, gure inguruen aspaldi ospatzen zan.
Urriaren 31an, hildakoak gure mundura etortzen ziren biziak harrapatzera, beraiekin eramateko. Hildakoren bat topatu ezkero, hildakoak ezin zuen pentsatu aurrean zegoena bizirik zegoela.
Aurpegian zaku bat jarriz edo pañuelo txuri bat, eta horrela beste hildako bat balitz mozorratzen ziran.
Egunak laburtzen eta gauak luzatzen doaz
Kaleetan ez zegoen argirik eta etxeetan justo-justo, eta hildakoak beren mundura joateko euren bidea topatu behar dabe.
Bermion, Berton Alkartearen eta Udalaren eskutik:
Kalejira herriko kaleetatik pertsonaia desberdiñekaz (ziripot, sorginak, lamiak, banpiroak, gaueko lagunak, katrina….)
Kantak abestuko dira, gure erara
Kalejira, kanposantotik urten eta herriko kaleetatik joango da, batez be komertzioak dauden kaleetatik
Kalejirako pertsonaiak dendetatik denda doaz umeak moduen, gozokiak eskatuten, gaztañak eta intxorrak be emango dira, honeek antzineko gozokiak ziren ta
🍬 Dendatan, ZIRIA ala SARIA denda aurrean