2024 urteko egutegia egiteko Argazki Lehiaketa
→ Gaia: NORTASUNA, GEURIE, BERTOKUE
→ Egutegia egiteko argazki lehiaketa antolatu gura dogu bai azalerako irudia eta baita ere hilabete bakoitzerako erabiliko diren argazkiak aukeratuteko.
Horretarako, hilero gai batzuk proposatuko doguz!!
→ Hamairu argazki hautatutako dira 2024. urteko Bertonen egutegia osatzeko
→ Ekintzaren datak: 2022ko azaroaren 7tik 2023ko urriaren 30era
→ Saria: 50 euroko 13 sari Bertoneko dendatan gastateko daukaguz…argazki bakoitzeko bale bat.
Baldintzak:
- Ezinbestekoa da argazkiak Bermeoko udalerrian ateratakoak izatea edota gunea Bermeo dala argazkian bertan argi ikusaraztea.
- Modalitatea: Argazkiak edozein koloretan ahal izan dira
- Argazki bakoitzak izenburu bat izan beharko dau.
- Argazki bakoitzaren kokapen zehatza (kalea, plaza, parkea, bidea, mendia, …) adierazi beharko da, izenburuaren ostean.
Adibidez: Egunsentiaren izpiak (Izaro Uhartea) - Egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkez ditzake
→ Aurkeztuko diren argazkiek ezaugarri honeek bete beharko dabez:
- Artxibo mota: JPG, JPEG
- Erresoluzioa: 300ppp
Ezaugarri hauek betetzen ez dabezan argazkiak ezingo dabe lehiaketan parte hartu eta beraz, ezabatuak izango dira.
→ 13 argazki aukeratuko dira 2024ko egutegia egin ahal izateko.
→ Irudiak entregatzeko epea: 2023ko urriaren 20rarte