EMON ARPI!!!

https://www.youtube.com/watch?v=utUwQDg0t-M

Goizero, egualdixelez ekarten zuie arpixe, batzutan zantarra baie gehixenatan politxe.
Berori baino ezta guretzako aurretik datorrenari arpi emoteko arrazoie.

Guk argi ikusten du gauzie: Internet baino arinautik gauz berton eta bakigu zelan ataten datsoien zeuon arpidxei koloriek, algoritmue baino hobeto dakigu zein dan zeuen gustoko piropue. Memori ona dakun arren inok etsu etxako trapu zaharrik arpire.

Erdu! eztozku ardure popaz gora, trabez edo kikunbera. Konformateko gatxak bazarie be  erdu, ze hamen arpi onagaz hartungo zaitsuiegu!!
Erdu ze hona bazatozie egi danak jungo jatsuie ze beti atakotsuguie arpi.

Gure herrixe ezta txanpon bat baie danalez aurpi bi dakoz, zeuek eta geu. Batara zein bestera jeusi, alkarregaz botaten badu beti urtengo dau danon alde.

Eztako ardure zein dan mostradoran mandie, gu egunero eta zuek sarritzen edo lantzien behin baie arpi emotie da gauzie

Herri bizi baten alde, emon arpi!!!