BERTON TOPA GINKANA

Berton Alkartea eta TopaBermeo  bat egin dogu joko dibertigarri bat eskaintzeko. Anime zaitez parte hartzen opari bikainak dagoz!!

Datak: Ekainaren 1etik 18ra

PARTE HARTU NAHI DOZU?? GOAZEN HASTERA!!
ESKURATU jokoaren mapa parte hartzen daben edozein dendatan,   horretarako, jokoaren kartela dendetan aurkitu beharko dozu.  
LEHENENGO PROBA:
Topa jokoaren logoa parte hartzen daben denda edo negozioetan. Gune bakoitzeko 8 erakusleihotan (mapan aurkituko dozuz), danatara 24 komertzio edo negozio. Jokoaren logoa komertzio edo negozioaren produktu baten ondoan egongo da. Idatzi mapan negozio bakoitzaren izena eta zer dagoen aurkitu dozuzan logoen ondoan.
BIGARREN PROBA:
  Herriko hiru interes-puntuetan trebetasun proba txiki bat egin beharko da.   Ezetz asmatu?!!
AMAITZEKO:
    Eroan mapa erantzunekaz eman eutsuen denda berera
OPARIAK:
Joko honetan parte hartzen daben herritarrek hiru sari eskuratu ahal izango dabez:
               – 100 euroko bi bonu Berton elkartutako dendatan gastatzeko
             – Otzara bat opariekaz

Joko honetan 18 urtetik gorako herritarrek bakarrik parte hartu ahal izango dabe.