Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /homepages/44/d624532566/htdocs/clickandbuilds/BermeonBerton/libraries/cms/application/cms.php on line 464

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /homepages/44/d624532566/htdocs/clickandbuilds/BermeonBerton/plugins/system/jsntplframework/libraries/joomlashine/template/megamenu.php on line 220
BERMEO TXARTELA

Bertonek, Bermeoko Txiki Erdi enpresen elkarteak, fidelizazio-egitasmo bat martxan jarriko du, Bermeo Txartela, hain zuzen ere. Txartel hori doakoa da titularrarentzat eta herritarrek honako abantaila hauek izan ditzakete Bermeo txartelarekin: deskontuak, erosketa baleak, erosketak doan, sariak, opariak eta zozketak.

Txartelaren ezaugarriei dagokienez, honako hauek dira:

§   Doako txartela da eta titularrarentzat ez du inolako gastu osagarririk.

§  Caja Ruralaren tpv-a duten elkarteko komertzioetan 3 hilabetetan interes barik ordain daiteke.

§  Txartel honekin munduko edozein tokitan egin ahal izango dira erosketak, eta baita kutxazainetan dirua atera ere.

§  Ez da Caja Rural de Navarrako bezeroa izan behar.

§  Iruzurrezko erabileragatiko eta istripuz hiltzegatiko asegurua dakar.

§  NFC teknologia duen txartela da, hau da, orain arte bezala ordain daiteke edo modu azkarrago baten txartela tpv-ra hurbilduta.

 

Bermeo Txartelarekin lortu nahi dituzten helburu nagusiei  dagokienez, honakoak aipatu dituzte Bertoneko ordezkariek

 

- Bermeoko ehun sozio ekonomikoa hazi eta garatzeko iturri moduan komertzioa, zerbitzuak eta ostalaritza  sustatzea.

- Herritarrei ematen zaien zerbitzua indartzea eta hobetzea, finantzatzeko erraztasuna eta herritarrari balio gehigarria emango dioten ordaintzeko eta fidelizaziorako tresnak sortuta.

- Gure elkarteko kideen posizionatzea eta irudia hobetzea.

- Gure BERMEO TXARTELAren bitartez herritarrari abantaila ekonomiko eta promoziozkoak ematea komertzio, zerbitzu eta ostalaritzatik.

-  Herritarrekin  epe luzerako emoziozko loturak ezartzea.

 

Txartela Berton elkartearen bulegoan, kide diren establezimenduetan eta Caja Rural de Navarraren bulegoetan eskuratu ahal izango da eta parte hartuko duten establezimenduak zeintzuk diren jakiteko horietan txartelaren irudia jarriko da eta Bertonen webgunean jakinaraziko dira.

Menu Nagusia


Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /homepages/44/d624532566/htdocs/clickandbuilds/BermeonBerton/modules/mod_menu/helper.php on line 97
Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com