Berneo Txartelaren titularra zarenez, jakinarazten dizugu Berton Merkatarien Elkarteak fidelizazio-sistema berri bat abiaraztea erabaki duela azaroaren 1etik, fidelizazio-sistema horri atxiki zaizkion establezimendu elkartuetan egindako erosketak saritzeko.


Eredu berri horri atxikitako establezimenduetan Bermeo Txartela erabiltzen duen bakoitzean, deskontu bat pilatuko du, eta deskontu hori automatikoki deskontatuko da establezimendu berean egiten duen hurrengo erosketan.. 


Zenbat eta gehiago erabili, orduan eta deskontu gehiago!


Ekimen honetako parte-hartzaileak identifikatu ahal izango dituzu establezimenduetan bertan eta Elkartearen webgunean jarritako kartelen bidez.


Sare sozialen bidez ere abantailen eta promozioen berri eman ahal izango da.


Gainera, Bermeo Txartelaren titularrak saritzen jarraituko dugu, promozio desberdinekin:

Zure txartelaren mugimenduei buruzko informazioa Ruralvía bidez lor dezakezu, Rural Kutxan eskatuta. Gainera, nahi izanez gero, Ruralvía Pay aplikazioa jaitsi eta mugikorrarekin ordainketak egin ditzakezu, baita zure mugimenduen laburpena e-mailez jaso ere.


Gogoratu Berneo Txartela doako bisa dela, munduko edozein lekutan erosketak egiteko eta kutxazainetik dirua ateratzeko aukera ematen dizuna, zure bankuko kontuarekin lotu dezakezuna eta atxikitako saltokietan egindako erosketak hiru aldiz zatika ditzakezuna, inolako kosturik gabe; horregatik, gomendatzen dizugu beti Bermeo Txartela erabiltzea.

 

Aprobetxatu deskontu jarraituen sistema berria eta gomendatu senide eta lagunei Bermeo Txartela erabiltzea.

Dena da abantaila!!

 

10 EUROKO BONOA

Bertoneko dendetan Bermeo Txartela erabiltzeagatik 10 euroko bonoa eraman ahal izango duzu kanpainan parte hartzen duten elkarteko edozein saltokitan trukatu ahal izateko, txartelaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa den erosketa bat eginez.

Bertonek, Bermeoko Txiki Erdi enpresen elkarteak, fidelizazio-egitasmo bat martxan jarriko du, Bermeo Txartela, hain zuzen ere. Txartel hori doakoa da titularrarentzat eta herritarrek honako abantaila hauek izan ditzakete Bermeo txartelarekin: deskontuak, erosketa baleak, erosketak doan, sariak, opariak eta zozketak.

Txartelaren ezaugarriei dagokienez, honako hauek dira:

§   Doako txartela da eta titularrarentzat ez du inolako gastu osagarririk.

§  Caja Ruralaren tpv-a duten elkarteko komertzioetan 3 hilabetetan interes barik ordain daiteke.

§  Txartel honekin munduko edozein tokitan egin ahal izango dira erosketak, eta baita kutxazainetan dirua atera ere.

§  Ez da Caja Rural de Navarrako bezeroa izan behar.

§  Iruzurrezko erabileragatiko eta istripuz hiltzegatiko asegurua dakar.

§  NFC teknologia duen txartela da, hau da, orain arte bezala ordain daiteke edo modu azkarrago baten txartela tpv-ra hurbilduta.

 

Bermeo Txartelarekin lortu nahi dituzten helburu nagusiei  dagokienez, honakoak aipatu dituzte Bertoneko ordezkariek

 

- Bermeoko ehun sozio ekonomikoa hazi eta garatzeko iturri moduan komertzioa, zerbitzuak eta ostalaritza  sustatzea.

- Herritarrei ematen zaien zerbitzua indartzea eta hobetzea, finantzatzeko erraztasuna eta herritarrari balio gehigarria emango dioten ordaintzeko eta fidelizaziorako tresnak sortuta.

- Gure elkarteko kideen posizionatzea eta irudia hobetzea.

- Gure BERMEO TXARTELAren bitartez herritarrari abantaila ekonomiko eta promoziozkoak ematea komertzio, zerbitzu eta ostalaritzatik.

-  Herritarrekin  epe luzerako emoziozko loturak ezartzea.

 

Txartela Berton elkartearen bulegoan, kide diren establezimenduetan eta Caja Rural de Navarraren bulegoetan eskuratu ahal izango da eta parte hartuko duten establezimenduak zeintzuk diren jakiteko horietan txartelaren irudia jarriko da eta Bertonen webgunean jakinaraziko dira.

Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com