Azken egunontan komunikabideetan MERKEALDIEI buruz argitaratutako informazioa dela eta...

  • ORAIN ARTE:  Merkataritza Ihardueren Legeak (7/1994 Legea) beste araudi batzuekin batera (224/1983, 130/1986, 137/1997, 33/2005 Dekretuak) merkealdiak arautzen zituen horrela, urtean 2 epe zeuden (negua – uda) eta gainera beste gauza batzuk ere kontutan izan behar ziren, hala nola, etiketak modu jakin batean egin (aurreko prezioa eta merkealdikoa) eta beste baldintza batzuk ere (dendan hilabete lehenago gutxienez egon, apurtu gabeak izan, etab.) eta Eusko Jaurlaritzara jakinarazi.  
  •  GAUR EGUN:  Espainiar Gobernuak legedia aldatu zuen guztizko baimena emanez, baina Eusko Jaurlaritzak errekurtsoa aurkeztu zuen, konpetentzien inbasioa zegoela adieraziz. Gauza da Auzitegi Konstituzionalak bere epaia eman duela (BOE 28 de julio de 2016), eta bertan liberalizazio osoa dagoela esaten dela merkealdiak egiteko, beraz, nahi direnean egin ditzake bakoitzak, hori bai, betiere aurretiaz Eusko Jaurlaritzara jakinarazpena eginez.  Horrela, asteko lanaldia 72 ordutik 90era pasatzen da eta zabaldu daitezkeen jaiegunak 8tik 10era pasatzen dira, nahiz eta hau EAE-n ez den inoiz bete dagoen isilpeko akordioagatik.  

 

Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com