BESTE INTERESGUNE BATZUK


BALE ARRANTZEAREN INTERPRETAZINO ZENTROA, AITA GURIA BALEONTZIA

XVII. Mendeko baleontzi baten birsortzea da eta Artza kaian dago.

KASINOA

Severino Atxukarrok egin eban 1894. urtean. 1983ko uriolek bota egin eben eraikina, eta gaur egun berreregita dago. Eklektizismoko obrea da eta Lameran dago.

Kasinoa

Kasinoa

BATZOKIA

Pedro Ispizuak egin eban. Eraikuntza modernistea da.

ORMAZA KONTSERBA FABRIKEA

Eraikin honetan, 1923. urtetik, arrain kontserbak egitera bideratuta dagoan fabrikea dago kokatuta. Udaleko ondare katalogoan, eraikin hau “Inguruneagaz lotutako elementu” tzat hartzen da eta espresionismo arrazionalistearen adierazgarria da.

Egungo eraikina 1945ean diseinatu eban Pedro Ispizua arkitekto bermeotarrak. Eraikuntza hau Bermeoko Udalarena da eta Bizkaiko Kontserba Sektorearen Interpretazino Zentroa gura dau egin bertan.

UDAL LIBURUTEGIA, LAMERA PARKEA, TALEA, ERRETEN LAMEREA...

Erreten Lamerea

Erreten Lamerea

ARTEA UDALERRIAREN HISTORIARI LOTUTA

Bermeon artea kikuke dabil kaleetan zehar, herrian honeek eskulturak eta monumentuak daukaguz:

  • XIXILI Lamiaran puntan (Jose Luis Butron)

  • BENITO BARRUETA MARGOLARIARI Talan (Nestor Basterretxea)

    "Benito Barrueta Margolariari" (Nestor Basterretxea)

  • ARRAIN SALTZAILEAK San Juan Portalean (Enrike Zubia)

  • BADATOZ Torronteron (Enrike Zubia)

  • AZKEN OLATUA, AZKEN ARNASA Portuzarrean (Enrike Zubia)

  • OLATUA Portuan (Nestor Basterretxea)

  • ITZULERA Bokalean (Castor Solano)

  • ERTZILLA TAR ALONSO Lameran (Antonio Loperena)

  • EUSKAL KOSMOGONIA Lameran (Nestor Basterretxea)

  • BASERRITARRAK Prantzisko Deuna Enparantzan (Enrike Zubia)

    "Baserritarrak" (Enrike Zubia)

  • TARASKA Prantzisko Deuna Enparantzan (Agapito Sarragua)

  • HILARRIAK Klaustroan (Nestor Basterretxea)

  • HILARGI AMANDREAREN MAMUAK Erreten Parkean (Nestor Basterretxea)

  • JESUSEN BIHOTZA Matxitxako bidean(Joaquín Lucarini)

  • MATXITXAKOKO GUDA Gaztelugatxe inguruan (Nestor Basterretxea)


IBILBIDEAK


Bermeoko udal mugartearen barruan baina urigunetik kanpora, paregabeko edertasuneko lekuak dagoz, bisitarientzat oso erakargarriak:

GAZTELUGATXE INGURUA

Bakiorako bidea hartuta, Matxitxako itsasargia topauko dogu. Bertatik, ikuspegi ederrak eukiko doguz. Aurrerantz jarraitu ezkero Akatz ugartea eta San Juan hatxa ikusiko doguz. Bigarrenaren ganean gaztelu bat egon zan XlV. mendean, eta gaur egun, barriz, ermitea.

Gaztelugatxeko San Juan

Gaztelugatxeko San Juan

MATXITXAKO LURMUTURRA

Itsasargi bi dagoz bertan, zaharra eta barria. Zaharra gaur egun ez da erabilten.

Matxitxako lurmuturra

IZARO

Ugarte honen goiko aldean frantziskotarren komentu bat egon zan XVIII.mendera arte. Urtero, garagarrilaren 22an, Bermeoko Udalbatza joaten da bertara islearen jabetzea berresteko. Gaur egun, Urdaibai itsasadarra legez, Izaro be babestutako eremu ekologikoa da.

SOLLUBE

“Deiadar-mendia” da, euskaldunek deiadar-mendietatik egiten eben antxina Batzar Nagusietarako deia. Handik dagoan ikuspegia oso ederra da: Busturialde osoa eta Morgako lautadea ikusten dira.

DEMIKU

Mundakarako bidea hartu behar dogu Demikura joateko Leku trankila da eta ikuspegi ezin hobea dauka.

ARITZATXUKO HONDARTZA

Arriskugarritasun urriko hondartza bat da eta ezaugarri egoki batzuk eskaintzen ditu urpeko igeriketaren praktikarako. Biosferaren erreserba babestutako zona da, Urdaibai barruan. 2011n izan zen erabiltzaileek Bizkaiko 4,6ko ohar batekin 5 guztira gainean hobeto balioetsitako hondartza. Aipaturiko kalifikazioan balioespenak zerbitzuak eta beste gauza batzuen arteko uraren kalitatea sartzen zituen.

Aritzatxuko hondartza

Aritzatxuko hondartza

 

Go to top
JSN Boot template designed by JoomlaShine.com